Espainiako KPIa %2,7 da, erregaien prezioengatik

2012ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
Espainiako kontsumo prezioen indizea %2,7 da abuztuan, behin-behinean,INE Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera. Erregaien prezioek goia jo dute abuztuan, eta horrek eragin du indize hori %0,5 igotzea uztailetik abuztura bitartean. Igoera hori, gainera, 2010eko martxotik izandako handiena da. Indize horren behin betiko datua irailaren 12an jakinaraziko du. Behin-behineko datua baieztatuko balitz, urte arteko igoera %2,9 izango litzateke; hau da, iazko azaroko kopuruaren parekoa izango litzateke. BEZa igotzeak KPIan izango duen eraginaren lehen aurreikuspenen arabera, urte amaierako tasa %3 eta %3,5 artekoa izango litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.