Pentsioak

Espainiako Lan ministroaren bilerak ez du pentsiodunen protesta otzandu

25.000 pentsiodunek Bilboko kaleak bete dituzte, beste aste batez pentsio duinak aldarrikatzeko. Beste hiri eta herri batzuetan ere egin dutek protesta.

jarraia157447.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2018ko urriaren 1a
07:21
Entzun

Asteleheneroko pentsiodunen mobilizazioaren aurretik Magdalena Valerio Espainiako Lan ministroarekin elkartu da Bizkaiko Pentsiodunen plataformako ordezkaritza bat. “Gure aldarrikapenak jarri dizkiogu mahai gainean, eta KPIaren araberako hazkundea soilik bermatu dezakeela esan digu”, azaldu du manifestazioaren amaieran bozeramaile batek. Adierazpen hori egin, eta Bilboko udaletxeko plazan bilduta zeuden milaka manifestarik arbuio oihuak egin dituzte, ministroak azaldutakoarekin ados ez daudela azaltzeko. “Guk gure aldarrikapen bakar bati ez diogu muzinik egingo, baina berak bete ezin duena ez duela aginduko esan digu”. Eta oihuak berriz errepikatu dira.

Nagusien nazioarteko eguna da urriaren 1a, eta horren harira asteleheneroko mobilizazioa manifestazio bihurtu dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Jendetsuena Bilbokoa izan da, eta udaltzaingoaren arabera 25.000 pentsiodun inguruk bat egin du deialdiarekin. Jendetsua bezain zaratatsua izan da, gainera. Manifestazioaren aurretik ministroarekin batzartu izana “hemengo mobilizazioek duten garrantziaren adierazle” direla esan dute pentsiodunek, eta euren helburuak lortu artean protestei helduko diela aurreratu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.