Espainiako Ogasunak 2.500 milioi lortu nahi ditu sozietate zergaren bidez
Defizita murrizteko helburuarekin, neurriak hartzekotan da Espainiako Gobernua. Hilaren 19an eta 26an ministroen kontseiluak izango dira, eta haietan zehaztuko dira. Alabaina, Elena Salgado Ekonomia ministroak iragarri dusozietate zergan aldaketak eginda 2.500 milioi euro lortu nahi dituela. Ez dute tasa handituko, baina ordainketa batzuk aurreratu egin beharko dituzte enpresa handiek —haiei soilik eragingo die erreformak—. Espainian %30ekoa da sozietate zerga, %25eko enpresa txiki eta ertainen kasuan. Zerga Agentziaren arabera, ordea, batez beste irabazien %10 joaten da ogasunetara. Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak zerga eskumena dute, eta printzipioz ez die eragingo aldaketak. Sozietate zergan aldaketak egiteaz gain, farmazia gastuak murriztea da Espainiako Gobernuaren beste xedeetako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu