Espainiaren arrisku saria 141 puntu jaitsi da astebetean

2012ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Europako Banku Zentralaren iragarpenak atzo ere izan zituen ondorioakzor merkatuetan: Espainiaren arrisku saria 141 puntu jaitsi da aste honetan, asteleheneko 547tik atzoko 411ra (-37 atzo); Italiarenak, berriz, 98 puntu egin du behera. Espainiaren hamar urterako zor bonuen interesa %6tik jaitsi da, maiatzetik lehen aldiz. Inbertitzaileek %5,6ko interesa eskatzen dute, astelehenean baino oinarrizko 1,22 puntu gutxiago; %5,06ko interesa Italiari, astelehenean baino zazpi hamarren gutxiago.

Burtsetan atzo ez zen izan herenegungo euforiarik. Europako burtsa nagusiek igoera apalak izan zituzten, puntu bat baino txikiagoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.