ekonomia

Espainiaren arrisku saria 500 puntura iritsi da

Euroa denetik ez da hain goian egon. Atzo Espainiako Ekonomia ministroak euroguneari laguntza eskatu zion.

2012ko maiatzaren 16a
18:22
Entzun

Espainiaren egoera gehiago larritu da gaur, haren arrisku saria 500 puntura heldu delako. 8:15ean iritsi da horraino, eta gero 507ra ere ailegatu da. 480ra jaitsi da ondoren. Euroa dagoenetik Espainiaren arrisku saria ez da hain goian egon. Atzo 485 puntutan zegoen, astelehenean 492an.

Espainiako defizita, finantza sistemaren krisia eta egoera ekonomikoa —%24ko langabezia— eragiten ari da horretan guztian.

Atzo Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroak euroguneari laguntza eskatu zion.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.