Espainiako Ogasun Ministerioak 2017ko suparabitetatik 35,5 milioi soilik erabiltzeko baimena eman dio Nafarroako Gobernuari. Exekutiboaren borondatea 215 milioiko superabitetik 113 milioi euro aurrera ateratzea zen, baina kopuru txikiagoa da azkenean Pedro Sanchezen gobernuak baimendu diona. Baimendutako kopurutik, tokiko azpiegituren planerako erabiliko ditu 25,7 milioi, eta banda zabala hedatzeko 9,8 milioi. Haserre azaldu dira Barkosen gobernua eta laukoa. Erabaki horren harira, Espainiako Estatuko autonomien eredua benetan dezentralizatua ote den aztertu dute Iker Aranburu eta Xabier Martin kazetariek Ekonominutuan.
Finantza publikoak
Espainiaren dezentralizazioa hizpide, Ekonominutuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu