Esportazioak %14,2 murriztu dira urtarrilean Nafarroan

Erredakzioa
IRUÑEA
2005eko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Nafarroako esportazioetan eragin zuzena izan zuten urtarrilean Europako Batasunerako salmenten jaitsierak eta garraiorako materialekin lotutako gaien salmenta txikiagoak. Aurreko urteko hilabete berdinarekin alderatuta, %14,2 txikiagoak izan ziren herrialdearen esportazioak.

Frantzia da Nafarroako esportazioen hartzaile handiena, Alemania, Erresuma Batua, Italia eta Portugalen aurretik. Gehien esportatutako gaiak «autoak eta beste ibilgailuak» izan ziren, baina %28,8 gutxiago, iazko datuarekin alderatuta.Inportazioak ere jaitsi ziren urtarrilean Nafarroan, %11,7. Alemania da Nafarroara gehien esportatzen duen herrialdea, Frantzia dator ondoren, eta Italia hirugarren. Autoak eta autoetarako osagaiak dira inportazioen kopuruan nagusiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.