Esportazioen hazkundeak eragin du EAEko ekonomia %3 haztea

Kanpoko eskaria %9,1 handitu da urteko hirugarren hiruhilekoan

Erredakzioa
2004ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Urteko hirugarren hiruhilekoan Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko BPGaren urte arteko hazkundea %3koa izan dela jakinarazi zuen atzo Eustatek. Bigarren hiruhilekoaz geroztik, 0,2 puntu hazi da, beraz, BPGa. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hazkunde ekonomikoa Europako Batasunean baino 0,9 puntu handiagoa izan da.

Eustaten datuen arabera, esportazioen bilakaera aurreko hiruhilekoetan baino positiboagoa izan da. Guztirako esportazioak %9,1 hazi dira uztailetik irailera bitartean eta %8,3 inportazioak. Kanpoko eskaria ekonomiaren hazkundearen muina izan da, datuen arabera.Eskaintzari dagokionez, jarduera sektore guztiek izan dute garapen positiboa. Industriak suspertzeko keinuak egin ditu: urte arteko hazkundea %2,5ekoa izan da eta bigarren hiruhilekoan baino %1,3 gehiago hazi da. Eraikuntza ere nabarmen hazida, %3,5. Dena dela, aurreko hiruhilekoetan baino apalago hazi da hirugarrenean %3,8 eta %3,7 hazi zen, hurrenez hurren.Zerbitzuak, berriz, %2,7 hazi dira. Nekazaritzaren hazkundea izan da aipagarriena, %18 hazi baitzen, baina sekotoreak ekonomiari egindako ekarpena apala da oso. Lanpostuen inguruan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako landunen kopurua %1,4 hazi da, 2003ko datuekin alderatuz gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.