Estatuaren esku dago defizitaren erditik gora
Azken urteotan gastu sozialaren zatirik handiena beren gain hartu duten arren, autonomia erkidegoek Estatu osoaren defizitaren heren baten erantzule baizik ez dira. 2011ko behin betiko datuak oraindik jakinarazi ez badira ere, aurreratutakoek diote iaz Espainiako Gobernuak BPGaren %5eko zuloa izan zuela bere kontuetan, aurreikusitakoa baino 0,2 puntu gehiago. Erkidegoek, berriz, gutxi gorabehera %2,7ko defizita izan zuten, baimendutakoaren halako bi. Egia da, ordea, haien defizitak gobernu zentralarenak baino bilakaera okerragoa eduki duela azken urteotan. Gizarte Segurantzak, berriz, %0,5eko defizita izan zuen, hainbat urtez superabitak pilatu ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu