Estatuei laguntzeko funtsa bikoiztuko du Ecofinek
BRUSELA. Europako Batasuneko Finantza ministroek (Ecofin), 50.000 milioi euroraino handitzea erabaki dute larri dabiltzan estatuei laguntzeko diru funtsa. Horrenbestez, hasieran ezarritako 12.000 milioi euroko funtsa bikoiztu dute. Hungariak, Letoniak eta Errumaniak jaso dute mailegua, eta azken horri 5.000 milioi euro gehiago utziko dizkiote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu