Bi langile hil dira gaur Euskal Herrian: Miarritzen (Lapurdi), erdiguneko plaza batean lanean ari zirela. Zehazki, estolderia garbitzeko beharretan ari ziren, lekukoen arabera, ur erauntsi batek harrapatu eta eraman dituenean. 11:30ean izan da lan istripua eta une horretan euri asko ari zuen Miarritzen, azkeneko egunetan bezala.
Bi langileetako bat, 31 urteko gizonezko bat, segituan hil da eta laster aurkitu dute haren gorpua. Bestea, berriz, arratsaldea arte desagertuta egon da, haren gorpua portu inguruan aurkitu duten arte. Hirugarren bat ere harrapatu du ur erauntsiak, eta Baionako erietxera eraman dute zaurituta.
Atzo bertan beste langile bat hil zen, Bilbon, Supersur saihesbidea egiteko obretan, gizonezko bat. Harri handi bat erori zitzaion gainera.
LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 99. behargina da gaurkoa. Iaz 125 zendu direla dio LABek.
Lan istripua
Estolderia garbitzen ari ziren bi langile hil dira Miarritzen urak eramanda
Goizean gertatu da istripua, euri jasa handien eraginez, eta arratsaldean portu inguruan aurkitu duten arte desagertuta egon da bietako baten gorpua. Hirugarren bat zauritu egin da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu