Estres azterketak, kotoiaren proba

2011ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Zer dira estres testak? Finantza erakundeek zer-nolako sendotasuna duten neurtzeko tresna da. Baldintza ekonomikoek okerrera eginez gero aurre egiteko duten gaitasuna neurtzen du.

Zein hipotesi aplikatu zaizkie? Europako Batzordeak espero dituenak baino hazkunde apalagoko testuinguruak: eurogunean, BPGaren %0,5eko jaitsiera aurten eta %0,2koa datorren urtean; Europako Batasunaren kasuan, berriz, aurten %0,4ko uzkurtzea eta hazkunderik ez 2012an.

Eta Espainiari eta Frantziari? Espainiari, bi urteko atzeraldia —aurten BPGaren %1ekoa eta datorren urtean %1,1ekoa—, langabezia tasa %22,4ra arte igotzea aurten, etxebizitzak %22 merkatzea bi urtean eta zor bonuengatik ordaindu beharreko interes tasa oinarrizko 165 puntu igotzea. Frantziari, berriz, ekonomia aurten %0,4 eta datorren urtean %0,2 haztea eta langabezia tasa aurten %9,6koa eta 2012an %9,4koa izatea.

Erakundeek beren egoera hobetzeko hartutako neurriak kontuan izan al dituzte?Aurtengo estres testetan, ez. Iaz aintzat hartu zituzten, eta zenbait finantza erakundek gero ez zituzten lortu planetan iragarritako emaitzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.