Autogintza

"Etika arazo sistemikoa dago Alemaniaren autogintzan"

Europako Batzordeko Industria komisario Elzbieta Bienkowskak dio diesel gasak pertsonekin probatu izanak eta isuri kutsakorren txipen iruzurrek erakusten dutela etika arazoa orokorra dela sektorean.

Bienkowska komisarioa. ANDREA MEROLA /EFE
xabier martin
2018ko otsailaren 6a
10:30
Entzun

"Sektoreak erakutsi du ez dela batere fidagarria". Europako komisario Elzbieta Bienkowska gogor aritu da Alemaniako autogintzaren erraldoien aurka, Europako Parlementuan, Estrasburgon. Stturger eta Südeutsche egunkariek kaleratu dutenez, Volkswagenek, Daimelerrek eta BMWk osatzen zuten ikerketa erakunde batek diesel motorren gas isuriak pertsonengan probatu zituen. "Albistea entzun nuenean, txantxa bat zela pentsatu nuen", esan du komisarioak. Erakunde hori desegin egin zen.

Azken eskandalu horrek hautsak harrotu ditu berriro autogintzan, eta sektorearen sinesgarritasuna gogor higatu du, azken urteetan isuri kutsakorren motor iruzurgileen eskandaluaren ondorioak bukatu ez direla. Bruselak ez duela eskunduntzarik auziari aurre egiteko garbi azaldu du Bienkowska komisarioak, eta Berlini dagokiola ikertzea eta zigortzea, prentsak ezagutzera eman duena egia bada. "Etika arazo sistemikoa dago Alamaniaren autogintzan", esan du Industria komisario europarrak,

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.