Ekonomia

Etorkinei iruzur egiteagatik zigortu egin dute Bilboko enpresari bat

2008ko otsailaren 13a
13:33
Entzun
Bizkaiko Auzitegiak hamalau etorkini 7.550 euro itzultzera eta 1.800 euroko isuna ordaintzera zigortu du Bilboko enpresari bat -CS.S.-, haiei iraunkorki iruzur egiteagatik. Bestela, hemezortzi hilabeteko kartzela zigorra izango du enpresariak. Fiskaltzak eta Harresiak Apurtuz koordinakundeak -etorkinen defentsa lanak egin ditu honek- launa urteko kartzela zigorra eskatua zuten.

Gaur ziren epaiketa egitekoak, Bilbon, baina bi parteak akordiora heldu dira eta ez dute epaiketarik egin.

Enpresari hark Bilbon San Frantzisko kalean hainbat taberna zeuzkan, eta hogei bat lan eskaintza egin zituen. Lana ematearen truke etorkinei 1.200 eta 1.500 euroren artean eskatzen zizkien, baina gero ez zien azkenean lanik ematen, negozioak saldu egiten zituelako.

Hogei etorkinek pairatu zuten haren jokabidea, eta hamalauk salaketa sartu zuten.

Badira antzeko beste kasu batzuk eta, hala, beste hiru epaiketa egingo dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.