Hilaren 26rako motorrak berotuz dabiltza sindikatuak. LABek manifestazioa egin du Donostian, Euskal Herriak hitza eta erabakia lelopean. Aurretik, batzarra egin dute sindikatuko Gipuzkoako ordezkariek.
Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak kalera ateratzera deia egin die herritarrei, "herri oso bat pobreziara kondenatzea ez delako zilegi". Etxaidek salatu du dirua badagoela egoera konpontzeko baina horretarako erabili beharrean agintariek bankuei "oparitzen" dietela. LABeko buruaren esanetan, "antidemokratikoa da herriari bizkarra emanez esku hartze bat negoziatzea; horrek gure etorkizuna baldintzatuko du".
Krisia hasi zenetik egingo den bosgarren greba orokorra izango da.