bihar berria-n

Etxaide: "Ulergaitza da EAJk ez egitea 'Euskal Herria' marka eraikitzeko hautua"

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiaren elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Aurrerapena da hau.

2013ko martxoaren 14a
18:34
Entzun

- "Sindikatu abertzaleek ez diogu aurre egin aparteko egoera honi zatikaturik, ez genieke inolako mesederik egingo langileei eta garesti ordainduko genuke".

- "Urratsak egin daitezke ELArekin batasun estrategikoaren alde eta premiazko dira, baina horretarako akordio estrategikoak eraiki behar dira, gero langileriari eskaintzeko. Euskal Herria zein fasean dagoen eta horretan sindikalgintzarentzat zein den bide eraginkorrena partekatu behar dugu. Akordio zehatzetatik haratago, horrelako oinarri estrategikoa behar da. Hori eraikitzeak garai berria ekarriko luke sindikalgintza abertzalean".

- "Gizarteak amore ez emateko deia egingo dugu larunbat honetan hasita. Langileei hitzarmenei uko ez egiteko deia egingo diegu. Ekimen sindikal berriak behar dira errealitate hori ekiditeko; ezin dugu hurrengo egunera begira jarri. Ez dugu onartzen hitzarmenen arazoa konpontzea sindikatuen esku dagoela esatea; lan erreformak eragin du errealitatea, eta patronalak oztopatzen du akordioa".

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.