Irudia.Orkoien

ETXE-GALTZE BAT ERAGOTZI DUTE

2011ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
M-15 mugimenduak deituta, 50laguneko talde batek eragotzi egin zuen atzo goizean adineko bikote bat etxetik botatzea Orkoienen (Nafarroa). BBVArekin duten 35.000 euroko zorra kitatu ezin zutela eta, etxea uzteko agindua jaso zuen bikoteak. Epaitegiko idazkariak ezin izan zuen etxera hurbildu, sarrera trabatu baitzioten. Aurrerantzean jasoko dituzten erretiro pentsioekin eta seme-alaba baten laguntzarekin zorra pagatzeko moduan dagoela dio bikoteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.