Etxea kendutakoei mila euroko soldata utziko zaie
MADRIL. Hipoteka ez ordaintzeagatik etxea kendu arren, zorretan geratzen dira hainbatbezero. Hurrengo pausoa haien ondasunak bahitzea izan ohi da. Espainiako Kongresuak atzo onartutakoaren arabera, ezingo zaie soldata guztia kendu, gutxienez mila euro bermatu beharko zaizkie. Horrez gain, enkanteetan hasierako balioa gutxienez tasazio prezioaren %60koa izatea adostu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu