Ekonomia

Etxebarriko TMAn greba mugagabea hasi dute

Talleres Mecanicos Arakistain enpresako 22 langileek lanuzteari ekin diote, eta zor dizkieten soldatak jaso arte egingo dute.

xabier martin
2013ko apirilaren 26a
12:09
Entzun

Azken hilabeteetan aldi baterako hainbat lan dosier pairatu behar izan dituzte Etxabarriko (Bizkaia) Talleres Mecanicos Arakistaineko langileek. "Gure langabezia saria amaitzen ari gara", salatu zuten iazko udan. Soldatak nabarmen jaitsi zizkieten, enpresaren egoera ekonomiko txarra dela eta. Hiriko auto elektrikoaren proiektuan sartuko ote ziren esperantza bazuten, enpresako kudeatzaileak hala esan zielako. Baina egungo errealitatea beltza da. Enpresak hainbat soldata zor dizkie, eta TMAko 22 langileek greba mugagabeari ekin diote, haiek jasotzea lortzeko.

Datorren astehelenean langileek euren egoeraren inguruko xehetasun gehiago emango dituzte, eta Etxabarriko udaletxera joango dira, "urgentziazko mozio bat" aurkeztera. Udalaren elkartasuna nahi dute langileek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.