ETXEBIZITZA

Etxebizitzaren prezioa %1,9 hazi da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta %0,2 Nafarroan

Etxeen erosketak %25 egin du gora Euskal Autonomia Erkidegoan, eta %14,1 Nafarroan.

Etxe batzuen eraikuntza lanak Gasteizen, Salburuan, 2007an. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko irailaren 8a
17:50
Entzun

2015eko bigarren hiruhilekoan, gora egin du etxebizitzaren prezioak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, iazko epe horrekin alderatuta. Espainiako Estatistika Institutuak zabaldutako datuen arabera, %1,9 hazi dira prezioak Euskal Autonomia Erkidegoan apiriletik ekainera bitartean, eta %0,2 epe berean Nafarroan.

Aurtengo lehen hiruhilekoarekiko, %1,7 egin du gora etxebizitzaren prezioak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta %2,7 Nafarroan.

Batez ere, etxebizitza berria garestitu da. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, %1,9 igo da etxe berrien prezioa bigarren hiruhilekoan iazko epe horrekin alderatuta, eta %1,1 Nafarroan. Bigarren eskuko etxebizitzan, berriz, %1,7 garestitu da prezioa EAEn, baina %0,8 merkatu Nafarroan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.