Etxebizitzaren prezioak %3,5 jaitsi dira EAEn
GASTEIZ. Urteko hirugarren hiruhilekoan %3,5 merkatu dira etxebizitzak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, iazko epe berarekin alderatuta. Nafarroan, berriz, %2,8 egin dute behera prezioek. Bigarren hiruhilekoan %15,6 merkatu ziren EAEn, iazko garai berarekin alderatuta; Nafarroan, %14,5. Lehen hiruhilekotik bigarren hiruhilekora, berriz, %1,6 jaitsi ziren prezioak EAEn, eta %0,1 Nafarroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu