Ekonomia

Etxebizitzen salmenta %27 jaitsi da Hego Euskal Herrian

Saldutako etxeen %66 bigarren eskukoak dira.

Berria.info
2013ko uztailaren 11
13:57
Entzun

Etxebizitzen salerosketak %27 egin du behera maiatzean, aurreko urteko datuen aldean. Aurten, 953 etxe saldu dira; iaz berriz, 1.302. Beherakada nabarmenagoa izan da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, salmentak batez beste %28,1 jaitsi dira eta; Nafarroan, berriz, %23,7. Erositako etxe gehienak, %66, bigarren eskukoak dira; saldutako beste 327ak berriak dira.

Etxe berrien prezioek salmenten ibilbide antzekoa jarraitu dute. 2007. urtetik eraikuntza berrien prezioek %30 egin dute behera Hegoaldean. Metro koadroa 2004. eta 2005. urteetako mailara iritsi da aurten. Donostia da oraindik hiri garestiena, metro koadroak 3.484 euro balio du; Bilbon, berriz, 2.500 euro, Gasteizen 2.077 eta Iruñean 1.758.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.