INE Espainiako Estatistika Institutu Nazionalaren arabera, bigarren hiruhilekoan gora egin du etxebizitzen prezioak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (+%2,8), eta praktikoki maila berean eutsi dio Nafarroan (+%0,1), iazko aldi berarekin alderatuta.
Aipagarria da etxebizitza berrien prezioak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izan duen igoera, iazko bigarren hiruhilekoan baino %6,7 garestiagoa izan baita aurtengoan. Nafarroan ere garestitu egin dira etxebizitza berriak, baina gutxiago: %2,8.
Bigarren eskuko etxebizitzen merkatuan, aldiz, joera ezberdina izan da lurraldeen artean. Nafarroan %0,9 merkatu dira erabilitako etxebizitzak, eta Hegoaldeko beste hiru lurraldeetan, aldiz, %1,6 garestitu.