Ekonomia

Etxeen salerosketa %18 handitu zen urrian Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, iazko datuekin alderatuta

Saldu ziren 1.287 etxebizitzetatik 685 berriak ziren eta 602 erabilitakoak; gainera, 909 salmenta librekoak ziren, eta 378 babes ofizialekoak.

2010eko abenduaren 13a
13:36
Entzun
Etxeen salerosketa %18 handitu zen urrian Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, iaz hilabete berean jaso ziren datuekin alderatuta. Espaniako estatistika institutoak (INE) jakinarazi duenez, 1.287 etxebizitza saldu ziren hiru lurraldetan, ehun mila biztanleko 72.

1.287 etxebizitza horietatik 909 salmenta librekoak ziren, 378 babes ofizialekoak, 685 etxebizitza berriak eta 602 erabilitakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.