Etxeko langileak

Etxeko langileei gutxieneko diru sarrerak eta langabezia saria bermatzeko eskatu dute

Etxeko langileak Gizarte Segurantzatik euren sinadurarik gabe kentzen dituztela salatu du Etxeko langileen elkarteak, eta ondorioz, eskubide horiek galtzen dituztela.

Etxeko langileen protesta, Jaurlaritzaren aurrean. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
Lander Muñagorri Garmendia.
2014ko irailaren 25a
07:32
Entzun

Etxeko langileen elkarteko kideek sindikatu eta eragile sozialen babesa jaso dute gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren parean egin duten elkarteratzean. Bertan etxeko langileei gutxieneko diru sarrerak eta langabezia sarira bermatzeko eskaera egin dute.

Behargin asko langabezian geratzen direnean diru sarrera horiek gabe geratzen direla gogorarazi du Lorea Uretak. “Gizarte Segurantzako borondatezko uzteengatik gertatzen da hori, Lanbidek jakin badakien arren askotan faltsuak direla”.

"Apropos"

Gizarte Segurantzan izen emateko langilearen sinadura beharrezkoa dela salatu du, baina alderantzizko kasuetan ez. “Orduan, formularioan uztearen arrazoia zein den zehazten ez denean, automatikoki borondatezkoa dela jartzen dute Gizarte Segurantzan”. Hori dela eta, langabezia saririk eta diru sarrera bermatzeko errentarik gabe geratzen dira langile asko. “Guk uste dugu kasu askotan apropos egiten dutela hori, diru laguntza horiek aurrezteko”.

Hori dela eta, eskaera egin diote Eusko Jaurlaritzari, eta Juan Maria Aburto Enplegu Gizarte Gaietako sailburuari. Frogak eskatu ditzala Gizarte Segurantzan borondatezko uztea egiten denean. Era horretan bermatu izango baitzen etxeko langileek langabezia saria eta diru sarrera bermatzeko errenta jaso ahalko luketela. “Pasa den maiatzaren 7an Aburtok onartu zuen Gizarte Segurantzak gaizki egiten duela prozesu hori. Beraz, hori jakinda ere, zergatik jarraitu dute baja horiek onartzen?”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.