Laguntzak

Etxetresnen Renove planak aurrekontua bete du

Jasotako eskaerekin eta tramitean dituenekin 2,5 milioi euroko aurrekontua osatu dela uste du Energiaren Euskal Erakundeak. Hala ere, esleipenak irmoak izan artean eskabideak onartzen jarraituko du; hori bai, laguntza emateko bermerik gabe.

Garbigailu zaharrak, Portugalgo birziklatze lantegi batean. ESTELA SILVA / EFE
Irune Lasa.
2020ko abuztuaren 19a
11:04
Entzun

Etxetresnak berritzeko Renove planarekin 25.000 etxetresna inguru ordezkatzea erraztu duela kalkulatu du EEE Energiaren Euskal Erakundeak. Gaur jakinarazi duenez, uste du jada bete duela planaren 2,5 milioi euroko aurrekontua, orain arte jasotako eskaerekin eta tramitean dituenekin. Dena den, orain arteko eskaera guztientzako laguntzak irmoak ez diren artean, erakundeak jarraitu egingo du laguntza eskabideak jasotzen, baina ez du bermatuko laguntzarik.

Hozkailu, izozkailu, garbigailu, ontzi garbigailu, lehorgailu eta labe zaharrak botatzea eta energia eraginkortasun handiagoko gailuekin ordezkatzen laguntzea izan da etxetresnen Renove planaren helburua. Horretarako, gailuen kostuaren laurdenera iritsi da laguntza,100 eta 130 euroko mugarekin (etxetresnaren arabera).

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.