Eudel udalen elkarteak "aho batez" onartu du gaur elkartearen aurrekontua, Elgoibarren (Gipuzkoa) egindako batzarrean. Bilduk berak iragarri zuen moduan, ez da bileran egon. Alderdiak atzo ohartarazi zuen EAJk, PPk eta PSE-EEk udal hauteskundeen osteko "errealitate berria" onartzen ez duten bitartean ez dutela elkarte horretan parte hartuko.
Elkartearen aurrekontua 3.315.026,54 eurokoa izango da aurten, eta iazkoarekin alderatuz %8,46 gutxitu da. Diru bilketan izan den jaitsieraren ondorioz egin du behera aurrekontuak, Eudeleko iturrien arabera.