Udako oporretan hegaldi merkeko konpainiarekin bidaiatzeko 10.000 lagunek txartelak erosita zeuzkaten, baina ezingo dute bidaia egin.
Bidaiari batzuk Alacanten, Valentzian eta Ibizan (Herrialde katalanak), eta Malagan (Espainia)gelditu dira etxera itzuli ezinda. Beste asko berriz, Geneban (Suitza),Nizan (Frantzia)… Arazoari aurre egiteko, EasyJet eta Moonarch Scheduled airelineak itzuli ezinda atzerrian dauden bidaiariak Londresera ekartzeko prest agertu dira, 25 liberaren truke (36,5 euro), beti ere eserlekuak hutsik edukiz gero.
EUjetek asteartean eten zituen ordainketak, Palestation konpainia eta Eskoziako Bankua akordio batetara ez zirelako iritsi. EUjet hegaldi merkeen airelineak dagoeneko 32 milioi euro zor dizkio Eskoziako Bankuari, eta diru gehiago ez diola utziko esan dio.
Ekainean EUjeten zerbitzua 35.414 lagunek baino ez zuten erabili, maiatzean baino %1.8 gutxiago, hau da, hegazkinak erdi hutsik bidaitu zuten.
Porrotak EUjet konpainian ez ezik, hegaldi merkeko beste airelinea batzuetan ere erasan du.
hegaldi merkeen porrota
EUjet hegaldi merkeen konpainiak ordainketak eten ostean 5.000 lagun baztertuta utzi ditu atzerrian
Ordainketak eten ditu EUjet hegaldi merkeen konpainiak, eta ondorioz atzerrian 5.000 lagunetik gora baztertuta utzi ditu. Konpainiako arduradunek adierazi dutenez atzerrian dauden bidaiariek euren kabuz itzuli beharko dute, eta ondoren euren konpainiei erreklamatu beharko dizkiete kreditu txartelak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu