EKONOMIA

Euriborra %0,877an kokatu da, inoizko indizerik baxuenean

Maximoa %5,393koa izan zen, 2008an. Egoera honek hipoteken balioa nabarmen jaitsiko du. 

2012ko abuztuaren 31
18:33
Entzun

Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat hartzen den Euriborraren batez besteko indizea %0,877ean kokatu da abuztuan, historiako baxuenenean. Duela urtebete, %2,097 zen. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du, eta 1999an sortu zenetik, ez da inoiz hain behean izan.

Bederatzigarren hilabetez jarraian jaitsi da. Euriborra erabiltzen denetik izandako apalena da gaurko tasa ere: hain zuzen ere, %0,805. Balio altuena 2008ko uztailean izan zuen: %5,393koa. 

Egoera honek hipoteken balioa nabarmen jaitsiko du. Uztaila tasa horrekin amaituko balitz, hil honetan berrikusketa duen 25 urtean ordaindu beharreko 150.000 euroko hipoteka, esaterako, 85,89 euro merkeagoa izango litzateke hilean, eta 1.030,68 euro merkeagoa urtean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.