EKONOMIA

Euriborra %1ean kokatu da, inoizko indizerik baxuenean

Maximoa %5,393koa izan zen, 2008an.

2012ko uztailaren 23a
13:11
Entzun

Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat hartzen den Euriborraren eguneroko indizea %1ean kokatu da, historiako baxuenenean. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du, eta 1999an sortu zenetik, ez da inoiz hain behean izan.

Uztaileko batez besteko indizea %1,093an jarri da. Balio altuena 2008ko uztailean izan zuen: %5,393koa. Hamabosgarren minimoa du jarraian Euriborrak, Europako Banku Zentralak uztailaren 5ean atzeraldiari aurre egiteko diruaren prezioa jaitsi zuenetik.

Egoera honek hipoteken balioa nabarmen jaitsiko du. Uztaila tasa horrekin amaituko balitz, hil honetan berrikusketa duen hogei urtean ordaindu beharreko 120.000 euroko hipoteka, esaterako, 62,43 euro merkeagoa izango litzateke hilean, eta 749,16 euro merkeagoa urtean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.