Ekonomia

Euriborra %4,99an geratu da maiatzean, gehiengo historikotik bi hamarrenera

2008ko maiatzaren 30a
12:53
Entzun
Berriz ere goranzko norabidean itxi du maiatza Euriborrak, hipoteken kalkulurako gehien erabiltzen den erakusleak. Maiatzean %4,99an geratu da, inoizko gehiengotik bi hamarrenera baino ez -2000ko abuztuan %5,25ko datua lortu zuen-.

Maiatzeko igoerak Euriborraren goranzko joera berretsi du, martxotik hona hori besterik ez baitu egin. Eta ez dirudi norabidea aldatzeko asmorik duenik; gaur, izan ere, ia %5,1ean baitzen eta, ondorioz, maiatzeko batez bestekoa igo egin du.

Hori dela-eta, 640 euro garestituko zaie hipoteka 2007ko maiatzean kontratua egin eta urteroko berrikuspena dutenei. Esate baterako, duela urtebete eginiko 25 urtera ordaintzeko 150.810 euroko hipoteka batek, eta 0,50eko diferentziala duenak, hilero 827,42 ordaintzetik 881,09 ordaintzera pasatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.