Urtarrilean behera egin zuen, eta baita otsailean ere. Hipoteka mailegu gehienen erreferentzia gisa erabiltzen duten indizeak beherazko joerarekin jarraitzen du, eta pasa den hilean 4,498an amaitu bazuen, otsailean %4,369an bukatu du. 2007ko apirilean zuen mailarekin konpara daiteke, ordutik hona gora besterik ez baitu egin.
Jaitsiera horrek ez du urtero berritzen diren hipoteken kuotan eragin handirik izango, bai, ordea, sei hilabetean behin berritzen direnetan, kuota jaitsi egingo baita. Duela sei hilabete 4,725an zegoen.
Urtean behin berritzen diren hipotekek, beraz, gora egingo dute oraindik: batez beste 25 urtetara 150.000 euro mailegatutako, eta 0,50eko diferentziala duten hipotekak hileko 795 eurotatik 820 eurotara igoko dira–23 euro gehiago-; sei hilabetean behin berrikusten direnak, aldiz, hilean 33 euro gutxiago ordaindu beharko dute, batez beste 853 eurotik 820 eurotara jaitsiko dira.
Otsailaren 26an lortu zuen Euriborrak mailarik altuena -%4,394- eta mailarik baxuena otsailaren 8an -%4,290-. Hurrengo egunean Europako Banku Zentralak (EBZ), interes-tipoak bere horretan uztea erabaki zuen -%4,5an-. Handik egun batzuetara Jean-Claude Trichet EBZren presidenteak “Eurogunean inflazio itxaropenak finkatzeko bidean” jarraitu behar zela adierazi zuen interen-tipoen jaitsieko ez zirela iragarriz.
EBZren kontseilua martxoaren 6an elkartuko da, eta iragarpen guztien arabera, %4an mantenduko dute interes-tasa.
Ekonomia
Euriborra berriz ere jaitsi egin da otsailean, eta %4,36an dago
Urteko bigarren jaitsiera izan du hipoteka gehienen kuota ezartzeko erabiltzen den indizeak, eta 2007ko apiriletik maila baxuenean dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu