Maileguak kalulatzeko gehien erabiltzen den indizea, euriborra, historiako mailarik baxuenera jaitsi da otsailean: %1,225ean bukatu du hilabetea. Horren ondorioz, duela urtebete sinatutako batez bertzeko hipotekak -150.000 euro30 urtean itzuli beharrekoak- hileko 65 euro murriztuko dira martxotik aitzinera, eta urte osorako 780 euro. 2009ko otsailean %2,135ean zegoen indizea.
Otsaileko datuek euriborraren beheitiranzko joera berretsi dute. Iragan abendura arte hamalau hilabetez jarraian egin zuen beheiti. Azaroan, gainera, ordura arteko minimo historikoa markatu zuen %1,231ean. Abenduan %1,242raino igo zen, baina urtarrilean berriz ere jaitsi zen, %1,232ra.
EkoNOMIA
Euriborra historiako mailarik baxuenera jaitsi da
Maileguak kalkulatzeko gehien erabiltzen den indizeak %1,225ean bukatu du otsaila. Batez bertzeko hipotekak hilero 65 euro murriztuko dira martxotik aitzinera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu