Ekonomia

Euriborra igo egin da berriz ere, eta azken lau urteetako topea jo du

2006ko azaroaren 30a
19:59
Entzun
120.000 euroko hipoteka bat 20 urtera duenak, hilean 71,92 gehiago ordaindu behar du orain. Bai behintzat Euriborraren araberako hipoteka duenak. 3,864an jarri da Euriborra, gaur. Azken lau urte eta erdian ez da hain altu egon.

Duela urtebetetik 1,18 igo da Euriborra, eta urritik 0,065. Orain dela urtebete inguru hasi zen Euriborra gora egiten.

Gorakada berri horren arabera, "bataz-besteko" hipoteka kontsideratzen dena -120.000 euro 20 urtetara-, hilean 71,92 gehiago ordaindu behar da. Urtean 863 euro gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.