Ekonomia

Euriborra inoiz baino gehiago jaitsi da apirilean

Euriborra sortu zenetik, orain hamalau urte, inoizko bataz besteko txikiena du hamabi hilabetean: %0,528. 'Egitura' gehigarriak igandeko BERRIAn Euriborrari buruzko erreportaje zabala argitaratu zuen.

Berria.info
2013ko apirilaren 30a
15:21
Entzun

Beste egun batez inoizko mailarik baxuenera jaitsi da euriborra gaur, eta datu horrekin urteko bataz bestekoa %0,528ra jaitsi da. Euriborra sortu zenetik, orain hamalau urte, inoizko bataz besteko txikiena da. Gehienez %5,393ra iritsi da, 2008ko uztailean.

Euriborraren jaitsiera horrekin, maiatzean hipotekaren interesa ezarri behar dutenek merkatu egiten zaiela ikusiko dute. 25 urtetan ordaindu beharreko 150.000 euroko hipoteka batean, ordaindu beharrekoa 591 eurotik 534 eurora jaitsiko da, hilean 57 euro aurreztuz.

Jaitsiera horretatik kanpo geratuko dira, baina, oraintzeko gutxieneko maila bat duten hipotekak, Espainiako Epaitegi Gorenak martxoaren 20ean klausula hori bertan behera soilik "gardentasuna izan ez den kasuetan" utzi zuelako, beste kasuetan mantenduz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.