Euriborra, inoizko maila baxuenetik oso hurbil
Zortzigarren hilabetez jarraian, jaitsi egin da hipotekak kalkulatzeko gehien erabiltzen den Euribor indizea. %1,219an bukatu du ekaina, inoizko mailarik baxuenetik oso hurbil —2010eko maiatzean jo zuen hondoa, %1,215era iritsi zenean—. Horrenbestez, ekaineko batez bestekoa hipoteka berrikusteko erreferentziatzat hartzen duten herritarrek beherapena izango dute hileroko kuotan, iaz garai honetan %2,144an zebilelako indizea. Batez besteko hipoteka dutenek —160.000 euroko mailegua 30 urtean itzultzeko, %0,5eko diferentzialarekin— 75 bat euro aurreztu ahal izango dituzte hilero edo 900 bat euro urtean. Amortizazio epe luzeagoa dutenek alde handiagoa antzemango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu