ekonomia

Euriborra inoizko tasarik txikienean izan da urrian, %0,65ean

Hipotekak batez beste 1.000 euroan merkatuko ditu. Hamabigarren hilabetez jarraian behera egin du.

Berria.info
2012ko urriaren 31
13:21
Entzun

Hipotekak kalkulatzeko erreferentzia nagusia da Euriborra, eta hori dela eta, 25 urtera 120.000 euroren hipoteka duenak, adibidez, urtean 1.050 euro gutxiago ordainduko ditu.

Urrun geratu dira irailean izandako datuak: batez beste %0,74an izan zen indizea. Euriborra 2008an heldu zen tasa altuenera, %5,393ra, hain zuzen.  AHE Espainiako Hipoteka Elkartearen datuen arabera, batez besteko hipoteka batean 3.420 euro gutxiago ordaintzen da orain duela lau urte baino.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.