Euriborra atzo gertu ibili zen marka historikotik -iraila %5,384an itxi zuen-, eta gaur jo du goia, urriko lehen egunean: %5,505. Joan den uztailean lortu zuen marka (%5,393).
Gaurko joerarekin segituko urri osoan, duela urtebete 25 urterako 150.000 euroko mailegua hartu zuenak urtean 920 euro gehiago ordaindu beharko lituzke. Espainiako Estatistika Erakundeak dioenez, Hego Euskal Herriko biztanleek, batez beste, 160.000 euroko hipotekak dituzte, eta mailegua urtean behin berritzea izaten da ohikoena.
2007ko urri bukaeran %4,607 zegoen Euriborra.
Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen da Euribor indizea, eta 1999an jarri zuten martxan. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du.
Ekonomia
Euriborra, markak hautsiz
%5,505ean jarri da urriko aurreneko egunean. Hilabete osoan hala segituz gero, duela urtebete 25 urterako 150.000 euroko mailegua hartu zuenak urtean 920 euro gehiago ordaindu beharko lituzke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu