Euriborrak 2002. urteko martxotik izan duen igoera handiena eduki du abuztuan. Izan ere, 0,2 puntu hazi da, uztailean %2,076an baitzegoen eta abuztuan, berriz, %2,279an kokatu da, banku arteko merkatuaren arabera.
Aipatutako igoera esanguratsu honekin, euriborrak ondoz ondoko bi hilabeteetan hazkundea izan du eta urte honetako bigarren hiruhilekoan zehar izandako gutxieneko historikoetatik urrundu egiten da.
Abuztu osoan etengabeko gorako joera eduki du, baina, ez da inolaz ere iritsi iazko abuztuan izan zuen mailara, %3,440ra hain zuzen. Dena den, euriborra, zenbaki handietan egon izan da historikoki, esaterako, iazko martxoan %3,816an kokatu zen, igoera garrantzitsu baten ondorioz. Euriborraren igoera adierazgarri hau, bost hilabeteetan ematen den hirugarrena da.
Europako Banku Federazioak euroguneko banku garrantzitsuenen datuekin euriborra kalkulatzen du eta urtebeteko epean gordailuko eragiketetarako batez besteko prezioan oinarritzen da.
>
Euriborrak 0,2 puntu egin du gora abuztuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu