Laugarren hilabetez jarraian gora egin du Euriborrak, eta %0,543an amaitu du iraila. Hala eta guztiz ere, hipoteka gehienak merkatu egingo dira, ohikoena mailegua urtean behin berritzea izaten delako eta joan den irailean %0,74an zegoelako indizea. 25 urtean ordaintzeko 100.000 euroko hipoteka dutenek 104 euro inguru aurreztuko dituzte urtebetean.
Ez dirudi Europako Banku Zentralak laster interes tasak aldatzeko asmorik duenik, eta, ondorioz, Euriborrak ere gorabehera handirik ez izatea espero da.