ekonoMIA

Euriborrak %1,23an amaitu du azaroa, inoizko mailarik baxuenean

Horrek hipotekak merketzea ekarriko du eta 25 urterako 120.000 euroko mailegua duenak orain urtean 2.400 bat euro gutxiago ordaindu beharko ditu.

2009ko azaroaren 27a
21:43
Entzun
Euriborrak beheranzko joerarekin jarraitu du eta hil honetan inoizko mailarik baxuenera heldu da, %1,23ra. Horren arabera, 25 urterako 120.000 euroko mailegua duenak orain urtean 2.400 bat euro gutxiago ordaindu beharko ditu. Espainiako Estatistika Erakundeak dioenez, Hego Euskal Herriko biztanleek, batez beste, 160.000 euroko hipotekak dituzte, eta mailegua urtean behin berritzea izaten da ohikoena.

Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen da Euribor indizea, eta 1999an jarri zuten martxan. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.