Hileko datuak hartuta, Euriborra %1,644an geratu da maiatzean, bere historian hirugarren aldia da jarraian Euriborra horrenbeste jaisten dena; martxoan %1,909an geratu zen eta apirilean %1,771n.2008ko uztailean lortu zuen marka historikoa: %5,393. Halere, urritik behera eta behera joan da.
Horren arabera, hamabost urterako mailegua duenak %20 gutxiago ordaindu beharko du orain, hogei urterako duenak %25 gutxiago eta hogeitabost urterako duenak %30 gutxiago. Espainiako Estatistika Erakundeak dioenez, Hego Euskal Herriko biztanleek, batez beste, 160.000 euroko hipotekak dituzte, eta mailegua urtean behin berritzea izaten da ohikoena.
Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen da Euribor indizea, eta 1999an jarri zuten martxan. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du.—
ekoNOMIA
Euriborrak %1,644an bukatu du maiatza, inoizko baxuen
Bere historian hirugarren aldia da jarraian Euriborra hainbeste jaisten dena; martxoan %1,909an geratu zen eta apirilean %1,771n.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu