Gaur ere jaitsi egin da Euriborra -%3,085era- eta, hileko datuak hartuta, %3,4an bukatuko du urtea. Bihar izango du azkeneko saioa.
Joan den iraila %5,384an amaitu ostean -uztailean lortu zuen marka: %5,393-, urriaren 9an hasi zen beheraka, eta 2006ko martxoaren 13ko kopuruetara jaitsi da. Iaz garai honetan %4,793an zegoen.
Gaurko datuaren arabera, eta iazko datuekin alderatuz, 25 urterako 150.000 euroko mailegua duenak hilero 115 euro gutxiago ordaindu beharko ditu: 787,6 euro (lehengo datua: 902,68). Espainiako Estatistika Erakundeak dioenez, Hego Euskal Herriko biztanleek, batez beste, 160.000 euroko hipotekak dituzte, eta mailegua urtean behin berritzea izaten da ohikoena.
Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen da Euribor indizea, eta 1999an jarri zuten martxan. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du.
EkoNOMIA
Euriborrak %3,4an bukatuko du urtea
Joan den urtean garai honetan %4,793an zegoen. Maileguak merketu egingo dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu