Euriborrak behera egin du eta %5,425ean geratu da
DONOSTIA Badirudi interes tasen jaitsiera eragina izaten ari dela euriborran ere. Atzo, urtarrilaz geroztik jaitsierarik handiena izan zuen, %5,489tik %5,425era erorita. Hiru hilabeterako euriborrak ere eten egin du azken 20 egunotako goranzko joera, eta %5,318an geratu zen, ostiralean baino %0,063 gutxiago. Hiru hilabeterako euriborra izan ohi da bankuen arteko merkatuaren egoeraren adierazlerik egokiena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu