eKONOMIA

Euriborrak beheranzko joeran jarraitzen du eta %1,24ean amaitu du urria

2009ko urriaren 30a
17:03
Entzun
Euriborrak %1,243an amaitu du urria eta zortzi hilabetez jarraian historiako tasarik txikiena izan du. Beraz, hipotekaren bat dutenek 3.800 eta 7.600 euro artean aurreztu ahal izango dute urtean.

Hamahiru hilabete daramatza beheranzko joeran Euriborrak. Joan den uztailean lortu zuen marka historikoa (%5,393).

Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen da Euribor indizea, eta 1999an jarri zuten martxan. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.