Ekonomia

Euriborrak gaur ere behera egin du, baina markatik gora segitzen du

Hipoteka gehienak kalkulatzeko erabiltzen den erreferentziak %5,358an bukatu du eguna, eta urrian %5,477an dago, iraileko errekorretik -%5,384- gora.

2008ko urriaren 14a
17:19
Entzun
Euriborrak gaur ere behera egin du, eta %5,358an bukatu du eguna. Hilabete honetako daturik baxuena da gaurkoa. Urriaren 2an %5,526an zegoen -egun bateko datuen errekorra-, lehengo ostegunean %5,512an zegoen, ostiralean %5,489an, atzo %5,425ean.

Urriko orain arteko datuak kontuan hartuta, %5,477an dago. Iraila %5,384an amaitu zuen, hilabeteko datuen marka historikoan. Beraz, hortik gora segitzen du.

Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen da Euribor indizea, eta 1999an jarri zuten martxan. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.