Ekonomia

Euriborrak gora egin du berriro

Dagoeneko %4,3an dago, eta mailegua berrikusi behar dutenek urtean mila euro baino zerbait gehiago ordaindu beharko dituzte.

2007ko maiatzaren 31
12:43
Entzun
Euriborraren gorakadak ez du etenik hartzen, eta mailegua berrikusi behar dutenek urtean mila euro baino zerbait gehiago ordaindu beharko dituzte.

Euriborra da hipoteken interes tasa ezartzeko gehien erabiltzen den adierazlea, eta 2001eko maiatzetik izandako mailarik handienera heldu da; %4,373an dago jadanik. Hogeigarrenez segidan igo da. Iazko maiatzean %3,308koa zen.

Gauzak horrela, adibidez etxea erosteko eskatzen den batez besteko hipotekaren arabera -140.189 eurokoa, 25 urtera-, igoera 84 eurokoa izango da hilean, urtean 1.008koa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.