Hipoteka urteko berritzen duten lagunek eta orain egitea tokatzen zaienei garestitu egingo zaie hilero ordaindu beharreko kuota, Euriborra Espainiako Estatuan %4,82ra igo baita, apirilaren bukaerako datuen arabera. Hain zuzen, azkeneko zortzi urteetan gorenen egon den kopurua da hori. Hipoteka mailegu gehienek erreferentzia gisa erabiltzen duen indizea da Euriborra.
Hala, igoera hori dela-eta, 25 urterako 150.000 euroko hipoteka duenari hilero 811,35 euroko kuota 861,23ra igoko zaio. Urtean, beraz, 600 euro gehiago kostatuko zaio.
Urtarrilean %4,498 zegoen Euriborra, otsailean hamarreko bat jaitsi zen, eta martxoan %4,59an zegoen. Gora egin du apirilean, hortaz. 2000ko bukaeran ere antzekoa izan zen (%4,88).
Ekonomia
Euriborrak gora egin du berriro
%4,82an bukatu du apirila; azkeneko zortzi urteetako kopururik altuena da. 25 urterako 150.000 euroko hipoteka duenari hilero 50 euro gehiago kostatuko zaio kuota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu