Euriborrak goraka segitzen du, azaroa %1,540an bukatuta -urrian %1,495ean zegoen-. 2009ko uztailetik ez zen hain goian egon.
Horren arabera, 25 urterako 150.000 euroko mailegua duenak orain urtean 252 euro gehiago ordaindu beharko ditu. Espainiako Estatistika Erakundeak dioenez, Hego Euskal Herriko biztanleek, batez beste, 160.000 euroko hipotekak dituzte. Mailegua urtean behin berritzea izaten da ohikoena.
Joan den abuztuan urteko mailegua 70 euro igo zen, irailean 130, urrian 200.
Iazko azaroan %1,231ean zegoen Euriborra. 2008ko uztailean lortu zuen marka historikoa: %5,393.
Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen da Euribor indizea, eta 1999an jarri zuten martxan. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du.
ekoNOMIA
Euriborrak gora egin du berriro
%1,540an bukatu du azaroa, eta 2009ko uztailetik ez zen hain goian egon. Urteko mailegua 252 euro hazi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu