Ekonomia

Euriborrak gora egin du urrian

%1.495ean geratu da, eta urtean 216 euro garestituko dira hipotekak.

2010eko urriaren 29a
13:25
Entzun
Hileko datuak hartuta, Euriborra %1,495an geratu da urrian. Hala, beraz, hirugarren hilabetez jarraian hipoteken kuotek gora egingo dute. Euriborraren tasa handiena da 2009ko uztailetik (%1,610), eta iazko urriarekin alderatuz (%1,243) bi hamarren igo da.

Horren arabera, 25 urterako 150.000 euroko mailegua duenak orain urtean 216 euro gehiago ordaindu beharko ditu. Espainiako Estatistika Erakundeak dioenez, Hego Euskal Herriko biztanleek, batez beste, 160.000 euroko hipotekak dituzte, eta mailegua urtean behin berritzea izaten da ohikoena.

Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen da Euribor indizea, eta 1999an jarri zuten martxan. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.